Bilduk zerga politika aldatzeko proposamena aurkeztu du Bizkaiko Batzar Nagusietan, Gipuzkoakoetan onartutakoaren berdina.Gipuzkoan Aralarrek aurkeztu zuen proposamena, eta bat egin zuten Bilduk eta PSE-EEk. EAJ abstenitu egin zen. Bilduk espero du Bizkaian ere PSE-EEk bat egingo duela zerga politika aldatzeko ekimenarekin.Hala ere, Bildu EAJri begira dago, EAJren erabakiaren zain.
Araban, Javier de Andres diputatu nagusia eta Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia bildu egin ziren atzo, zerga politikari buruz hitz egiteko. Muñozen esanetan, bien iritzien arteko aldea «neurrigabea» da.
Bilduk zerga politika aldatzeko proposamena egin du Bizkaian
Proposamena Gipuzkoakoaren berdina da, eta Bilduk espero du PSE-EEk ere bat egingo duela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu