CIC Biogune ikerketa zentroa inauguratu zuen atzo Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek Zamudioko parke teknologikoan. Biobask 2010 plan estrategikoarekin bat dator CIC Biogunea eta biozientziekin lotutako enpresak bultzatzeko tresna izango da, hein handi batean. Inaugurazioaren harira, agintari politikoek eta CIC Bioguneko arduradunek zehaztu zuten 100dik gora adituk jardungo dutela beharrean ikerketa zentroan 2007rako. Nabarmendu zuten, gainera, «ahalegin handia» egin dutela hemengo zientzialari onenei eusteko. Osasunarekin lotutako bioteknologien gainean ariko dira eta inguruko zentro teknologikoen laguntza jasoko dute . LUIS JAUREGIALTZO / argazki press
Biogunea inauguratu dute Zamudion
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu