Bizi mugimendu altermundialistako zazpi kidek martxoaren 17an Baionako polizia etxetik igaro beharko dute, 09:30ean. Otsailaren 12an HSBC bankuaren agentzian egindako ekintza dela-eta deitu dituzte bertara.
Biziko hainbat kidek, HSBC bankuaren Baionako egoitzatik hainbat aulki eta besaulki hartu, eta kolektiboaren lokalera eraman zituen, bankuaren zerga ihesa salatzeko.
Bizik elkartasuna adierazi die komisariara deitutako kideei.