Pobreziaren Nazioarteko Egunaren karietara, hiru bizikleta martxa antolatu ditu Zero Pobrezia plataformak datorren astebururako, Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Lehen bi hirietan larunbatean izango dira; Donostian, berriz, igandean.
Martxa horien bitartez, AEBen eta EB Europako Batasunaren arteko TTIP akordioa salatu nahi dute, beren ustez eskubide ekonomiko, sozial eta laboralak urratu egiten baititu: "Egungo ongizate estatua arriskuan jarriko du".
Eredu ekonomiko iraunkor eta solidario bat behar dela azpimarratzen du plataformak. Izan ere, Zero Pobrezia plataformak nabarmendu du iaz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 250.000 lagun baino gehiago zeudela pobrezia egoeran.