ZERGAK

Bizkaiak %0,7 gutxiago bildu du zergetan urtebetean

Iazko abenduan 6.011 milioi euro jaso zituen; 2011ko epe berean, berriz, 6.053 milioi. 2012an Bizkaiko Aldundiak 6.368 milioi biltzea aurreikusten zen. Hemen, xehetasun gehiago.

Berria.info
2013ko urtarrilaren 30a
15:26
Entzun

Zuzeneko zergen bilketa %0,6 igo da urtebetean; zeharkakoena, berriz, %3,4 jaitsi. Zuzeneko zergen bitartez 3.121 milioi inguru jaso zituen aldundiak 2012an, eta 3.103 milioi 2011n. Zeharkako zergekin, 2.329 milioi eskuratu zituen iaz, eta 2.411 milioi 2011n.

Pertsona fisikoen gaineko errenta zerga (PFEZ) %1 hobetu da, eta lan atxikipenek %0,3 egin dute behera. Sozietateen gaineko zerga %3,1 jaitsi da, eta ondarearen zergarekin guztira 61,8 milioi bildu ditu aldundiak. 

Gipuzkoak 2011n baino %0,5 gehiago bildu zuen iaz zergatan. Bereziki ondare zerga berreskuratu izanak konpentsatu du zeharkako zergetan izandako beherakada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.