Bizkaiak ia 13 milioi jarriko ditu enpresa berritzaileak bultzatzeko

Langile gazteak edo 45 urtetik gorakoak kontratatzen dituzten enpresak ere lagunduko ditu Foru Aldundiak

Erredakzioa
2009ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Bizkaiko Foru Aldundiak 12,8 milioi euro baliatuko ditu hurrengo bi urteotan 500 enpresa proiekturi laguntzeko. Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiaren arabera, planaren helburua da enpresa berritzaileak bultzatzea eta enpleguari laguntzea. «Berrikuntza izan da iraganean eta orainean enpresen jarduera ekonomikoaren motorra, eta hala izan behar du etorkizunean ere», azaldu du Bilbaok.

Diru laguntza gehienak enpresak sortzen dituztenei emango dizkie Bizkaiko Aldundiak, baina ohiko industriako enpresa txikiek ere jasoko dute dirua, produktu berriak garatzeko finantzaketa izan dezaten. Enpresa handien ikerketa atalak eta zentro teknologikoek ere lagunduko ditu funts horrek.

Aldundiak beste bederatzi milioi euro jarriko ditu 45 urtetik gorako eta 25 urtetik beherako langileen kontratazioa saritzeko. Kontratu finkoa egiten dieten enpresek gehienez 12.000 euroko laguntza jaso ahal izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.