Bizkaiak sozietate zerga propioa izan dezakeela dio Auzitegi Gorenak

Diputazioa «pozik» dago epaiekin, Kontzertu Ekonomikoari babes judiziala ematen diolako

Erredakzioa
Bilbo
2012ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Espainian baino sozietate zerga apalagoa finkatu zuen Bizkaiko Diputazioak 2004an. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak, 2008an, neurri hori bategarria zela Europako Batasuneko araudiarekin esan zuen, baina Gaztela Leongo eta Errioxako gobernuek eta Errioxako UGTk helegiteak jarri zituzten. Auzitegi Gorenak berriro ere Bizkaiko Diputazioari eman dio arrazoia.

Zortzi helegite jarri zituzten, eta hiruren gaineko epaia eman du.Gainerako bostetan ere ebazpen berbera espero du Foru Aldundiak. «Pozik gaude. Orain, bermatu dezakegu Kontzertu Ekonomikoak eta gure zerga sistemak babes judiziala dutela, Europako Batasuneko gainerako herrialdeek bezala», adierazi du. Auzitegiko kostuak Gaztela Leonek eta Errioxak ordainduko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.