Bizkaiko Foru Aldundia «tresnaren bat» sortzea aztertzen ari da, hornitzaileei ordaintzeko zailtasunak dituzten udalei laguntzeko, Juan Maria Aburto bozeramailearen esanetan. Espainiako Gobernuak bermeak eskaini dizkie udalei hornitzaileentzako dirua lortzeko. Bizkaiko Foru Aldundia antzeko neurriren bat aztertzen ari da, «egokia» dela uste baitu.
Udalei jada egin die lehen proposamena 2009an eta iaz gehiegi jaso zuten dirua bueltatzeko: erdia aurten, laurdena 2013an eta beste laurdena 2014an. Udalekin akordioa lortu nahi dutela esan zuen Aburtok. PSE-EEko alkateek iazko diruaren ordainketa atzeratu ahal izatea eskatu diote Foru Aldundiari.
Bizkaiak udalei lagundu nahi die hornitzaileei ordaintzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu