Bizkaian ezik, langabezia igo egin da Hegoaldean

Uztailean, guztira, 619 lagun gehiagok eman zuten izena Hego Euskal Herriko Inemen bulegoetan; iazko datuekin alderatuta, berriz, orain 36 langabetu gehiago daude

Erredakzioa
2003ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun
Urtero uztailean langabeziak gora egiteko joera izan du eta aurtengoan ere berdin gertatu da Hego Euskal Herrian. Inem Espainiako enplegu bulegoetan izen emandako lagunenkopuruak gora egin zuen iragan hilabetean Hegoaldeko lau herrialdeetan: 619 langabe gehiago, hain zuzen ere. Langabezi tasak, dena den, ekainetik uztailera gora egin du: %6,99tik %6,96ra.

Lau herrialdeetan langabeziaren joera ez da berdina izan. Salbuespena Bizkaia izan da. Herrialde horretako Inemeko bulegoetan uztailean izen emandakoen kopuruak behera egin zuen: 406 langabe gutxiago. Hala eta guztiz ere,Bizkaiak du Hegoaldeko langabezia tasarik handiena, %7,69koa hain zuzen ere.

Alderantzizko joera ere izan zen. Langabezia tasarik apalena (%6,25) duen herrialdean, Gipuzkoan, igo zen langabezia gehien uztailean: 636 langabek gehiagok eman zuten izena Inemen. Araban eta Nafarroan, hurrenez hurren, 28 eta 363 lagun gehiago zenbatu ziren enplegu bulegoetan.

Haatik, orain dela urtebeteko datuei erreparatuz gero, apenas aldatu den Hego Euskal Herriko langabezia: iaz baino34 lagun gehiagok zuten izena emanda Inemeko bulegoetan.>

CCOOren kritika

CCOO-Euskadik komunikabideei igorritako prentsa oharrean azken hilabeteetan langabeziaren joera «aldatu» egin dela nabarmendu zuen, eta hala Madrilgo nola Gasteizko gobernuen mezu «triunfalistatik» urrun, zalantzaz beteriko etorkizun batekin talka egiten du errealitateak. Egoera horretan gehiegizko behin-behinekotasuna eta emakumeen lan aukeren falta «etengabeko arazo bihurtu dira».

CCOOri adierazgarria iruditzen zaio, bestalde, langabeziak gora egiten duen bakoitzeko, emakumeengan batez ere islatzea. Esaterako, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuei erreparatuz gero gizonezkoen langabeziak behera egin du (154 langabe gutxiago) eta emakumezkoenak, aldiz, gora (410 gehiago).

Nafarroko UGTren arabera, herrialde horretan langabeziak gora egin izana kontratazioan enpresek egiten duten «iruzurrari» leporatu dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.