EKONOMIA

Bizkaian gasolindegietako grebarekin jarraituko dute

Atzo, manifestazioa egin zuten Bilbon, egoera salatzeko. Bertan, sindikatuetako ordezkariak egon ziren.

2012ko abenduaren 28a
13:04
Entzun

ELA, UGT, CCOO, LAB eta USO sindikatuek jakinarazi dute Bizkaian gasolindegietako grebarekin jarraituko dutela. Nagusiek euren jarrera aldatu eta lan hitzarmena berritzea onartzen ez duten bitartean jarraituko omen du grebak. Bizkaian 114 gasolindegi daude, eta 103ri eragiten die egoerak.

Atzo bete zen astebete greba hasi zenetik, eta Bilboko erdigunean manifestazioa egin zuten egoera salatzeko; bertan, sindikatuetako ordezkariak egon ziren. UGTko bozeramaile Aitor Amorrek adierazi zuen eskaerak betetzen ez dituzten bitartean grebarekin jarraituko dutela. "Hau aurrera doa. Egunetik egunera presio gehiago egingo dugu, mobilizazio gehiago eginez, dugun egoeraren berri izan dezaten. Hau itsasontzi baten modukoa da; hondoratzen bada, guztiok hondoratuko gara". Nagusiek, ordea, adierazi dute hartutako neurriak guztiz legezkoak direla, lan erreforman azaltzen direlako. 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.