Bizkaiaren zorra AA+ mailan mantendu du Fitchek
Bizkaiaren epe luzerako zorra AA+ mailan mantendu du Fitch kalifikazio agentziak. Bigarren mailarik onena da hori. Haren zorra egonkor mantenduko dela uste du agentziak, 2011 eta 2012 urteetan zergen bidezko diru sarrerak mantendu egingo dituelako Bizkaiko Ogasunak, eta hala gertatu ezean, Diputazioak gastuak murriztu ditzakeelako. Herenegun beste kalifikazio agentzia batek ere baloratu zuen herrialdearen zorra. Standard&Poor's-ek AA nota eman zion, Fitchek baino maila bat baxuagokoa. Aurrez ere, maila horretan baloratu zuen. Likideziaren kudeaketa ona nabarmendu zuen,eta zergen bidez Bizkaia defizita murrizteko gai izango dela azaldu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu