Ekonomia

Bizkaibuseko langileek "lanpostuen murrizketei irtenbidea" emateko eskatu diote Bizkaiko Foru Aldundiari

Juan Maria Aburto aldundiko bozeramailearen arabera, "ordutegien maiztasuna berrikusi" besterik ez dute egin. 

2012ko otsailaren 1a
17:25
Entzun

Bizkaibuseko langileek "lanpostuen murrizketei irtenbidea" eman diezaion eskatu diote gaur Bizkaiko Foru Aldundiari, Bilbon. TCSA enpresak eskaintzen du Bizkaibus zerbitzua, eta enpresako langileek mobilizazioak hasi dituzte; haien arabera, aldundiaren erabakiak "zazpi lanposturi" eragingo diolako.

TCSA enpresako batzordeko presidente Oscar Bajok azaldu duenez, aldundiak "ordutegiak berrantolatu ditu, baina zerbitzu gutxiago eskaintzen ditu, eta ondorioz, lan egiteko ordu gutxiago dira". 

Bajok uste du "arazoa" Galdakao Bilboko metroarekin lotuko duen anezkan dagoela. Zerbitzu hori beste enpresa batek kudeatzen duela azaldu du, eta horrek TCSA enpresan murrizketak egitea behartzen duela. Enpresako sindikatuek aldundiarekin bildu nahi dute, arazoari irtenbidea ematen saiatzeko.

Juan Maria Aburto Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak ukatu egin du Bizkaibus zerbitzuko hainbat linea kenduko dituztela, Basauri eta Galdakao Bilborekin lotzen dituzten zerbitzuak, hain zuzen. Aburtoren arabera, "ordutegien maiztasuna" berrikusi besterik ez du egin aldundiak.





 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.