Kontu publikoak

Bizkaiko Aldundiak 28,4 milioi gehiago izango ditu eskura datorren urtean

Unai Rementeria ahaldun nagusiak hausnarketa eskatu dio Espainiako Gobernuari, urtero aurrekontuak %2,8 hazteko muga eusteak merezi ote duen. Gastu muga hori egongo ez balitz, 2019 eta 2020 urteen artean aldundiak 60 milioi gehiago izango zituen eskura.

jarraia173063.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2019ko urriaren 29a
13:35
Entzun

Inoizko aurrekonturik handienak izango ditu Bizkaiko Foru Aldundiak 2020an: 1.283,6 milioi eurokoak. Aurtengo kontuekin alderatuz gero %2,26 haziko da aldundiaren aurrekontua, hau da, 28,4 milioi euro gehiago izango ditu eskura. Kontu horien balorazio positiboa egin du gaur goizeko aurkezpenean Unai Rementeria ahaldun nagusiak: “Ondo gaude, Bizkaia ondo dagoelako; ez da mezu optimista bat, mezu errealista bat baizik”. Baikor azaldu da, eta hori esateko arrazoiak dituela esan du, lurraldeko “ekonomia orekan” dagoelako. 2020rako kontuek, gainera, “Bizkaiak aurrera egitea bermatzen dutela” zehaztu du.

Hala ere, hausnarketa egiteko eskaera egin dio Espainiako Gobernuari, eta gastu mugari eusteak merezi ote duen galdetu. Izan ere, 2012az geroztik Hego Euskal Herriko aldundien eta gobernuen aurrekontuak gehienez %2,8ko hazi daitezke urte batetik bestera. Nahiz eta diru gehiago biltzea aurreikusi. Horregatik egin du galdera hori Rementeriak, ea zenbateraino merezi ote duen muga horri eustea. Izan ere, aurtengo eta hurrengo urteko kontuetan muga hori egongo ez balitz 60 milioi euro gehiago gastatzeko aukera izango zuen aldundiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.