ekonomia

Bizkaiko Aldundiak 560 milioi euroko iruzur fiskala atzeman zuen joan den urtean

%70 berreskuratu dutela jakinarazi du Jose Mari Iruarrizaga Ogasun diputatuak. Fiskaltzari hamasei txosten aurkeztu dizkio, deliturik izan zen jakiteko.

2012ko otsailaren 13a
14:27
Entzun

Jose Mari Iruarrizaga Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun diputatuak jakinarazi du joan den urtean 560 milioi euroko iruzur fiskala izan zela atzeman dutela, eta adierazi du %70 berreskuratu dutela. 560 milioi horiek Aldundiaren Giza Ekintzaren urteko aurrekontua suposatzen dutela adierazi du.

Fiskaltzari hamasei txosten aurkeztu dizkio Aldundiak, deliturik izan zen jakiteko. 2011n auzitegiek iruzurrari buruzko bederatzi epai eman zituztela esan du diputatuak eta haietatik zazpi zigorrekoak izan zirela.

Zergak kontrolatzeko eta diru bilketarako administrazioen arteko elkarlanaren alde azaldu da, eta hori egiten dela esan du. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.