Bizkaiko Foru Aldundiak gizarte laguntzetako iruzurraren aurka egindako kudeaketa eta kontrola kritikatu ditu Eusko Jaurlaritzak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez. Haren arabera, Bizkaiak behar baino sei hilabete geroago aurkeztu ditu espedienteak, eta aldundiaren atzerapen horren ondorioz, beharra zuten pertsonei egin beharreko ordainketetan ere atzerapenak izan dira. Gainera, aldundiak bidalitako espedienteak aztertzean «akats larriak» topatu dituztela jakinarazi du Lanbidek. «Anabasa handia aurkitu dugu Bizkaiko aldundiak emandako datuetan, eta iruzurraren datuek hori berresten dute», adierazi zuen atzo Javier Ramos Lanbideko zuzendariak.
Iruzurraren %72, Bizkaian
Lanbidek gizarte laguntzetako iruzurraren %72,27 Bizkaian atzeman du; hain justu, Bizkaiak diru sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) eta etxebizitza gastuetarako prestazio osagarriaren (EGPO) kudeaketa bere gain izan duen lehen bost hilabeteetan. Araban iruzurraren %13,88 atzeman du; Gipuzkoan, berriz, %13,83. Diru sarrerak bermatzeko errentaren onuradun zirenei kautelaz etendako laguntzen kopurua 17,28 milioi eurokoa da.
Bizkaiko Aldundiko «anabasa» salatu du Lanbidek
Gizarte laguntzetan iruzurra atzemateko espedienteak berandu aurkeztu izana leporatu dio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu