Lan gatazkak

Bizkaiko aldundiko garbitzaileek gaitzetsi egin dute soldata %7,2 handitzeko proposamena

Hazkundearekin ados daude, baina ez epearekin. Langileek “ahalik eta azkarren” nahi dute igoera hori, eta enpresak 2022. urterako egin die proposamena.

jarraia158947.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2018ko azaroaren 6a
14:09
Entzun

Gainerako langileen baldintzetara egokitzea da helburua. Bizkaiko Foru Aldundiko egoitzetako garbitzaileak azpikontratatuta daude, eta udaletako langileen baldintzak arautzen dituen Udalhitz akordioan bilduta dagoen soldata baino %6,54 gutxiago jasotzen dute. Horregatik, soldata kopuru hori “ahalik eta azkarren” izatea aldarrikatzen dute, eta ez enpresak herenegun egin zien proposamena. %7,2 handituko lieke soldata, baina 2022. urterako. “Guk hurrengo urterako eskatzen dugu %6,54ko igoera, eta euren proposamenaren arabera %2,4 haziko litzateke”.

Bizkaiko aldundiko langileak 2017ko abenduaren 5etik ari dira mobilizatzen soldata duinagoak aldarrikatzeko, eta “hasierako helburutik gertuago dauden arren”, negoziazio mahaia blokeatzeko bidean egon daitekeela uste du Itsasne Nuñez LABeko kideak. Izan ere, eurek eskatzen dutena baino soldata hazkunde handiagoa mahai gainean jarriz “joko zikina” egin nahi izan dutela uste du, “langileen artean bereizketa lortzeko asmoarekin”. Hilaren 19an daukate enpresarekin hurrengo bilera, eta datorren astean langileekin batzarrak egingo dituztela aurreratu du Nuñezek. Urtea amaitu baino lehen akordioa lortu ahal izateko, ez dute baztertzen lanuzteak ere egitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.