Bizkaiko Batzar Nagusiek ere onartu dute Sozietateen gaineko Zerga tasa %28an jartzea

EAJren eta PPren akordioari esker atera dute aurrera. Araban atzo onartu zuten.

2007ko martxoaren 27a
16:22
Entzun
Espero zena gertatu da gaur Bizkaiko Batzar Nagusietan: Sozietateen gaineko Zerga tasa %28an jartzea erabaki dute, EAJren eta PPren akordioari esker. Aurreko tasa %32an zegoen. EAk kontra bozkatu du, nahiz eta EAJ eta biak bat eginda dauden foru gobernuan. PSE-EEk eta EB-Berdeek ere aurka egin dute bozketan. Atzo Arabako Batzar Nagusietan erabaki bera hartu zuten, han ere EAJk eta PPk bat eginda.

Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak kritikatu egin du EBren eta EAren jarrera. "Izan ere, Eusko Jaurlaritzak eta [EAEko] hiru aldundiek hitzartu zuten %28an jartzea tasa, eta lehendakariak esan du Eusko Jaurlarizaren jarrera hori dela. EB eta EA ez dira izan leial Jaurlaritzarekin eta lehendakariarekin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.