Bizkaiko Bildotsaren ekoizpena %25 haziko da
BILBO Iazko «arrakastak» bultzatuta, Bizkaiko Bildotsa ekimenarekin jarraitzeko akordioa sinatu dute Erralde hiltegiak, artzainek, harakinek eta EHNE sindikatuak. Aurten, gainera, %25 igoko da etiketa horrekin saldutako bildotsen kopurua, eta artzainek ere %4,2 gehiago kobratuko dute. Bizkaiko artzainek hazitako bildotsak merkaturatzea da ekimenaren xedea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu