Iberdrolak 2008an eta 2009an izandako irabaziei zegokien sozietate zergarik ez zuela ordaindu publikatu zuen atzo El País egunkariak. Batzar Nagusietako alderdi sozialistak jasotako informazioari eta enpresako iturriei erreferentzia eginda, energia konpainiak kenkariak jaso zituela zioen, batez ere atzerrian enpresak eskuratzeagatik eta bestelako inbertsio batzuengatik, eta horri esker murriztu zuela tasa hutsera. Urte horietan hedapen fasean zen konpainia, eta, besteak beste, Scottish Power eta Energy East eskuratu zituen. Bizkaiko Diputazioak gezurtatu egin du informazioa.
«Iberdrolaklurralde komun araubidean ordaintzen ditu zergak, ez Bizkaiko Ogasunaren araubidean. Beraz, Bizkaiko Ogasunak ez dio inolako zerga-pizgarririk aplikatu». Gaineratu du 2006tik 2010era bitarteko urteetan enpresakEspainiako Gobernuak onartutako araudia jarraitu duela, «kontzertu ekonomikoaren arabera eskumena duena». Ogasunarentzat, «interesezko interpretazioa» egin da Batzar Nagusietara bidalitako dokumentazio baten gainean.
Izan ere, hainbat erreakzio eragin ditu gaiak. ELAk Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatuaren dimisioa eskatu du. 2008an, 2.860 milioi euroren irabazi garbiak izan zituen energia konpainiak, eta 2009an, 2.824 milioirenak.«Aldundiak aitortu du IberdrolakBizkaiko Ogasunari euro bakar bat ere ez ziola ordaindu sozietate zergari zegokionez. Bidegabea eta moralgabekeria da halako dirutza irabazten duen enpresa batek ez ordaintzea». Sindikatuaren esanetan, agerian geratu da zerga sistema enpresen eta kapitalaren neurrira eginda dagoela. «Botere politikoak Iberdrolaren moduko enpresei pribilegiozko tratua ematen die, enpresenjarduera gizartearen onerako delako aitzakiarekin, baina zergarik ordaintzen ez duena ez da gizartearen onerako ari».
Era berean, ELAk adierazi du Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea lehendakariaren aholku batzordeko kide dela. «Jaurlaritzako buruak azaldu behar luke zer eratako gomendioak egiten dituzten zergarik ordaintzen ez dutenek».
Aralarrentzat ere «lotsagarria eta onartezina» da Iberdrolak sozietate zergarik ez ordaindu izana. «Zerga politikaren helburua ez da altxortegi publikoa indartzea ongizate sistema mantentzeko. Altxortegi pribatuak indartunahi ditu, enpresa handiena eta multinazionalena, Iberdrola eta BBVArena kasu». Gaineratu du bankuei hobari fiskalak eskaintzea eta banku horiek sozietate zergaren erdia ordaintzea ez dela onargarria. «Hori da BBVArekin gertatu dena». Beherapen horiek kentzeko eskatu dio EAJri.
Bizkaiko Diputazioak dio ez diola zerga-pizgarririk aplikatu Iberdrolari
ELAren eta Aralarren arabera, «onartezina» da halako enpresa batek sozietate zergarik ez ordaindu izana
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu