Bizkaiko eraikuntzako hitzarmen kolektiboa indarraldian dago oraindik, baina 2018arekin batera ultraaktibitate epean sartuko da. Ituna berritu ez den arren, sektoreko gehiengoa duen sindikatuak, CCOOk, 2018. urteari dagozkien lanaldiak finkatu ditu patronalekin, eta azpimarratu du ordutegi horiek 2.580 enpresek errespetatuko beharko dituztela. Guztira 30.000 langileri eragiten die akordioak.
CCOO sindikatuak ohartarazi du ez duela onartuko lanaldien ordutegi horiek ez errespetatzea enpresetan, ezta erakundeek esleitutako obretan ere. Santurtziko zabaltze lanetan eta San Mamesko museoarenetan salaketak jarri direla gogorarazi du CCOOk, baita Bilboko eta Trapagarango udaletxeetako obretan ere.