Nolanahi ere, Espainiako Arrantza ministro Elena Espinosarekin batzartuko dira datorren astean Madrilean, asteartean edo asteazkenean.
Kantauriko arrantzaleek 160.000 kilo antxoa baino ez dituzte arrantzatu aurten kostera hasi zenetik; deus ez iazko hiru milioi kiloekin alderatuta. Gainera, iazko kostera ere eskasa izan zela iritzi zioten arrantzaleek, eta 'Prestige' petroliontziak eragin zuen hondamendi handiari egotzi zioten harrapaketa txikien errua.
Antxoaren kostera
Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako arrantzaleak portuan daude, protestan
Aurten, antxoarik ezin arrantzatuta dabiltza baxurako arrantzaleak, ez baiute aurkitzen. Beraz, protesta gisa, Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako ontziak portuan geratuko dira, gutxienez astelehenera arte. Arcachongo ituna salatu eta geldialdi biologikoak berraztertzeko eskatu diote Bruselari. Gainera, Jaurlaritzak eta Madrilek arazo horren aurrean ez dutela behar besteko ahaleginik egin uste dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu