Ekonomia

Bizkaiko Foru Aldundiak %1 murriztuko ditu 2017ko aurrekontuak

Azken aldiz 2009an izan zen murrizketa aurrekontuetan, krisi betean.

Lander Muñagorri Garmendia.
2016ko urriaren 28a
10:54
Entzun

“Nahiko nuke %1 hori nabarmendu beharrean %98,9a azpimarratzea”. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak garrantzia kendu nahi izan dio datorren urterako egindako aurrekontuek izango duten %1eko murrizketari. 7.394 milioi euroko aurrekontua izango du eskura foru aldundiak, iazkoa baino %0,6 gutxiago, baina, konpromiso instituzionalak kenduz gero, sail ezberdinek eskura izango duten diru kopurua %1 txikiagoa izango da. Edonola ere, Rementeriak nabarmendu nahi izan du aurrekontu “errealista, koherente eta asmo handikoa" izango dela. Errealista, dituen diru iturrien araberako aurrekontuak egin dituztelako: “Aldundi honek ez du duena baino gehiago ezer gastatzen”; koherentea, “lurraldeak dituen lehentasun oinarrizkoak asetzen dituelako”; eta asmo handikoa, Bizkaiak behar dituen inbertsioak eta batasuna sustatzen dutelako.

Sailen artean 1.165 milioi euro banatuko dituzte behar ezberdinei aurre egiteko, baina horien artean murrizketa handiena izan duen saila euskara eta kulturarena izango da, %11ko beherakadarekin. “Programarik ez da bertan behera geratuko, eta euskara oinarrizko zutabeetako bat da”. Baina, edonola, bost milioi gutxiago bideratuko dira sail horretara. Murrizketa horri garbiketa eta segurtasun neurri “eraginkorragoek” eutsiko diotela esan du. Edonola ere, azaroaren 4an diputatuak emango ditu azalpenak xeheago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.