Ekonomia

Bizkaiko Golkoan antxoaren debekuari eustea erabaki du EBk

2008ko abenduaren 19a
18:09
Entzun
Europako Batasuneko Arrantza ministroak 2009an erkidegoek izango duten arrantza aukeren inguruan adostasun batera iritsi dira gaur; horren arabera, Bizkaiko Golkoan ezingo da antxoa arrantzatu. Lau urte egin ditu indarrean dagoeneko antxoa arrantzatzeko debekuak, baina espeziea ez dela errekuperatu iritzita debekuari eustea hitzartu dute.

Europako Batasuneko estatu kideek Europako Batzordeak azaroan aholkaturikoa aintzat hartu dute. Izan ere, 2009ko lehen hiruhilekoan espezie hori arrantzatzea galaraztea proposatu zuen orduan Europako Batzordeak, bai behintzat udaberrian ikerketa zientifiko berriak egin eta datu berriak izan bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.