Bizkaiko Golkoan ez da antxoarik arrantzatuko gutxienez irailaren 31 arte

Europako Batasuneko Arrantza ministroak bildu dira gaur eta, Bizkaiko Golkoko antxoaren arrantzaren debekua bere horretan geratuko dela erabaki dute. Debekua uztailetik irailaren 31 bitartean ezarriko da. Frantziak bost egunez ezartzeko eskakizuna egin du, baina proposamena atzera bota dute.

2005eko uztailaren 18a
18:46
Entzun
Bizkaiko Golkoan antxoa arrantzatzeko debekua ezarririk dago. Debeku honek uztailetik irailaren 31 arte irauten du. Bizkaia eta Gipuzkoako arrantzaleek luzapena eskatzen dute urte bukaeraraino. Frantziak, aldiz, bost egunez irauteko proposamena egin du. Europar Batasuneko Arrantza ministroek egin duten bileran ez da proposamenik onartu eta, oraingoz, debekua bere horretan geratuko da.

Mireille Thom, Europar Batasuneko komunitate ordezkariaren arabera, "ez da ezer aldatu eta, arrantzak debekaturik jarraituko du hiru hilabetez". Debekuaren luzapenari begira, ezer berririk ez dagoela esan du Thomek eta, hori, txosten zientifikoen araberakoa dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.