lan gatazka

Bizkaiko komertzioek jaiegunetan ez irekitzea erabaki dute

Bilboko Merkataritza Ganberak jakinarazi duenez, Bizkaiko merkatariek jaiegun guztietan itxita edukitzea erabaki dute azkenean. Aurretik lortutako akordioa bertan behera geratu da horrenbestez. Akordio horretan uztailaren 3an eta abenduaren 4an irekitzea erabaki zuten. Erabakia hartzeko jarduera komertzialaren gora beherak, irizpide ekonomikoak eta operatiboak hartu dituzte kontutan.

2005eko maiatzaren 19a
15:50
Entzun
Erabakia Ordutegi Komertzialen Kontsentsurako Mahaian hartu dute. Mahai horretan daude Bilboko Komertzio Ganbara, Bizkaiko Komertzio Enpresen Kontseilua, Espainiako Banatzaile Autozerbitzu eta Supermerkatuen Elkartea, eta sektoreko bederatzi enpresa nagusi.

ELAk ontzat jo du erabakia, eta beraiek eta LABek egindako "presioagatik" izan dela uste dute. Era berean, Gipuzkoako komertzioei bide beretik jarraitzeko eskatu diete. Gainera, Eusko Jaurlaritzari dekretua bertan behera utzi, eta jai egunetan batere ez irekitzeko jarrera lege bihurtzeko eskatu diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.