KONTSUMO OHITUREN ALDAKETA

Bizkaiko merkatari txikien jarduerak behera egin du

2004ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
La Caixak egindako urtekari ekonomikoaren arabera, Bizkaiko merkatari txikien jarduerak nabarmen egin du behera. 1998-2003 epean, %12 egin du behera. Bizkaiko merkatari txikien elkarteek gogoratu dutenez, epe berean %86 egin du gora hiri inguruko merkataritza guneetako azalerak. Bizkaian, mila biztanleko 300 metro koadroko azalera komertziala dute. Merkatari txikiek azpimarratu dutenez, Kataluniak biztanleko daukan azaleraren bikoitza dago Bizkaian. Era berean, laster merkataritza gune berriak zabalduko dituztela gogoratu dute. Portugaleten, Barakaldon eta Txorierrin zabaldu nahi dituzte saltoki gune handiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.