«Orain arte inoiz ikusi gabeko krisia» gailentzeko hainbat neurri proposatu dizkie erakundeei Bizkaiko Metalgintzako Enpresen Federazioak. Horietako bat lan merkatuko arloan malgutasun gehiago eskatzea izan da. Besteak, berriz, zergak jaitsi eta energia merkatzea. Horrela laburbildu du Jose Antonio Markotegi patronaleko presidenteordeak: «Energia merkeagoa izatea nahi dugu, zergak eta Gizarte Segurantzako kuotak txikiagoak izatea, eta lan merkatuko zurruntasunak kentzea; horrela, lehiakorragoak izango garelako. Lehiakorragoak ez bagara, ez da enplegurik egongo», esan du. Aurten, sektore horretan 8.000 lanpostutik gora galdu dira.
Egoeraren larritasunaz ere ohartarazi du Ignacio Saenz de Gorbea presidenteak: «Ixtera behartuta dauden enpresak behin betirako desagertuko dira, eta, horrenbestez, ekoizteko ondasun baliotsuak galduko dira, baita lan esku espezializatua ere. Horrek gure industria osoan eragingo du».
%4,3 behera
Datuen bidez ere eman du egoeraren berri: 2008an sektorearen jarduera %4,3 jaitsi zela jakinarazi du, eta, azken hiruhilekoan, berriz, %15,6. Hala, metalgintza Bizkaiko ekonomiaren «bizkarrezurra» dela gogorarazi du, eta «industriaren suntsiketa geratzea»eta «sistemari likidezia ematea» beharrezkotzat jo ditu. Inbertitzeko laguntzak eta berankortasunari aurre egiteko tramiteak bizkortzea ere eskatu die erakundeeiSaenz de Gorbeak.
Bizkaiko metalgintzak lan merkatua malgutzeko eskatu du
Sektorea krisitik irteteko zergak murriztu eta energia merkatu behar dela ere adierazi du patronalak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu