Bizkaiko Ogasuna sozietate zerga aldatzea aztertzeko prest dago

Iruarrizagak esan du iruzur fiskalari aurre egitea izango dela legegintzaldiko lehentasuna

Erredakzioa
Bilbo
2011ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatuak azaldu du zerga sistemaren gainean «gogoeta garbi eta lasai bat» egin behar dela gaur egungo beharretara egokitzen den ikusteko. Gogoetak «behar adinako diru sarrerak bermatzean eta ekonomiaren suspertzean» oinarritu behar duela dio,eta errenta zerga eta sozietate zerga ere sartu behar direla.

Batzar Nagusietakoekonomia batzordean agerraldia egin du Iruarrizagak, zuzentzen duen sailak legegintzaldi honetan izango dituen lan ildoei buruz hitz egiteko. Haren arabera, iruzur fiskalari aurre egiteak izango du lehentasuna, eta, horretarako, ikuskatzaile gehiago jartzen saiatuko dira. Horrez gain, tresna informatiko gehiago jarriko dituzte, eta gainerako ogasunekin elkarlana estutuko.

%50, berreskuratuta

Opor fiskalen auziaz ere hitz egin du Ogasun diputatuak, eta diruaren erdia berreskuratu dutelaesan du. Utzitako 59,4 milioi euro eskatu die Diputazioak 26 enpresari, eta interesei dagozkien beste 28,8 milioi. Orain artean, enpresa bakar batek ere ez die esan dirua itzuliz gero ezingo duela lanean segi.

Iruarrizagaren esanetan, interesetan itzuli beharreko diru kopurua nahiz isunaren ahalik eta txikiena izan dadin eskatu diete enpresei dirua lehenbailehen itzultzeko. 2007an ere itzuli zuten dirua Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek. Bizkaiko kasuan, 134,8 milioi. Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak, ordea, ez zituen ontzat jo diputazioen irizpideak. Diputatuak zehaztu du «badaezpada» erabaki dutela dirua biltzea epaiarekin ados ez egon arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.