Bizkaiko ogasunak 208 milioiko iruzur fiskala atzeman du

Fiskaltzari hamaika espediente igorri dizkiote 2009an usteko iruzur kasuen berri emateko

Erredakzioa
Bilbo
2010eko martxoaren 26a
00:00
Entzun
Bizkaiko Altxortegiari 208 milioi euroko zuloa eragiten dioten hainbat iruzur fiskal atzeman zituen Ogasun Sailak joan den urtean. 785.000 ikuskatze egin zituen horretarako. Jose Antonio Iruarrizaga diputatuak jakinarazi duenez, hamaika espediente igorri zizkioten fiskaltzari. Zortzi kasutan zigorra agindu zuen epaileak: guztien artean 15 urteko kartzela zigorra pilatu zuten; 4,59 milioi euroko erantzukizun zibila eta 1,62 milioi euroko interesak.

Makua inputatuta

Iurbenor promotorak egindako ustezko iruzur fiskal bat dela medio inputatu dute Fernando Garcia Makua. Enpresako aholkulari legala zen Athleticeko presidentea. Ordainketak eten zituen Iurbenorrek, baina BEZ zergan 43 milioi euroko zorra zuen Bizkaiko Ogasunarekin, Bilboko Atea proiektuko lurren salmenta zela eta. Barakaldon bi mila etxe egitea zen proiektuaren asmoa.

«Minduta eta babesgabe» sentitzen dela dio Makuak, ez zuelako halakorik espero. Epaileari «ahalik eta arinen» deklaratzeko eskaera egingo diola jakinarazi du, apirilaren 30era arte itxaron beharrik ez izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.