Bizkaiko Ogasunak 280 milioi euroren zerga iruzurra atzeman du

Azken lau urteetan fiskalari 61 espediente bidali dizkiote zerga delituak direla eta; horietako hamar, aurten

Erredakzioa
Bilbo
2010eko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Zerga iruzurra atzemateko jarduerei esker, Bizkaiko Foru Ogasunak 280 milioi euro azaleratu ditu aurten: 127,64 milioi balio erantsiaren gaineko zergari dagozkio (BEZ); 34,69 milioi, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari (PFEZ); 31,8 milioi, sozietate zergari. Gainerakoa interesei eta zigorrei esker bildu du foru aldundiak.

Jose Maria Iruarrizaga Ogasun eta Finantza diputatuak Batzar Nagusietan azaldu duenez, legegintzaldi honetan, 2007ko ekainetik 2010eko urrira, 923 milioi euroren baino gehiagoren iruzurra atzeman dute, eta Fiskaltzari 61 espediente bidali dizkiote, zerga delituak izan daitezkeelakoan.

Txosten horietatik hamar aurtengoak dira. BEZarekin lotutako balizko sei delituek 69,2 milioi euroren iruzurra ezkuta dezakete; PFEZekin zerikusia duten bi espedienteek, 1,81 milioi, eta sozietate zergari dagozkion beste biek 5,69 milioi euroren iruzurra gorde dezakete.

Ogasunak, halaber, 2009ko 222.869 errenta aitorpen berraztertu dituela jakinarazi du Iruarrizagak. Horri esker, 5,69 milioi euro itzultzea saihestu dute. Higiezinen salerosketetatik, berriz, 2,7 milioi euro lortu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.