Zergak

Bizkaiko Ogasunak %7,1 gehiago bildu du apirilera arte

Aurreikuspenaren gainetik doa ogasunen bilketa, Arabakoa %6,9  eta Gipuzkoakoa %10,9 igo baitira.

Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatua eta Unai Rementeria ahaldun nagusia, artxiboko argazki batean. MARISO RAMIREZ / FOKU
xabier martin
2018ko maiatzaren 16a
11:07
Entzun

Bizkaiko Ogasunaren bilketa ezagutzea falta zen ogasunek apirilera arte zergen bidez jasotakoa urte amaierako helburuaren gainetik doala berresteko. Bizkaiak %7,1 gehiago bildu du, 2.788, 7 milioi euro. Aurreko urteko lehen lauhilekoan baino 183,8 milioi gehiago bildu ditu. Apirileko bilketak jasotzen du dagoeneko beste bi aldundiekin egindako lehen doikuntza; horren bidez, Bizkaiak 209,9 milioi euro ordaindu dizkio Gipuzkoari, eta 81,8 milioi Arabari.

Edonola ere, ogasunen bilketaren hazkundea urte amaieran finkatu den helburutik gora dabil apirilera arteko datuetan. Gipuzkoak lortu du igoera handiena, %10,9ko hazkundearekin; Arabak, berriz, %6,9koa izan du. Zerga zuzenek eragin dute gehien Bizkaiaren hazkundean; %10 igo dira horiek (+124 milioi euro). Errenta zergak %5,7ko igoera izan du (1.211,5 milioi euro), eta Sozietate zergak %34koa (136,3 milioi euro). Zeharkako zergen bilketak ere gora egin du, bestalde, %6,6 hain zuzen, 1.276,8 milioiko kopurura arte (+78,5 milioi).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.