Txakolina

Bizkaiko Txakolinak 2.150 tona mahats bildu du, uste baino gutxiago, baina kalitate onekoa

Mahats horrekin guztiarekin upategiek “kalitate handiko” 1.450.000 litro txakolin ekoiztea aurreikusten dute, joan den urtean baino gehiago.

jarraia172913.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2019ko urriaren 25a
15:00
Entzun

Aurreikusitakoa baino gutxiago, baina kalitate onekoa. Amaitu berri den mahats bilketaren epea era horretan baloratu du Bizkaiko Txakolina sor-markak. 2.150 milioi tona mahats jaso dituzte Bizkaiko mahastietatik, joan den urtean baino %14 gehiago. Hala ere, ekoizleek “desilusio apur bat” dutela azaldu dute sor-markakoek, aurtengo uzta oparoagoa izango zela espero baitzuten. “Duela hilabete mahastiek zuten itxurak beste irudipen bat ematen zuen, baina azkenean ez da horrela izan”.

Dena den, bildu duten mahatsa kalitate oso onekoa izan dela nabarmendu dute. “Azken hilabeteetako klimatologiak mahatsa garatzea eta ontzea ahalbidetu du”. Horregatik, aurtengo txakolina kalitate oso onekoa izango dela aurreratu dute. Bildutako mahats horrekin guztiarekin 1.450.000 litro txakolin ekoitziko dituzte, joan den urtean baino 220.000 litro gehiago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.