Blackberryren egileak 2.000 langile botako ditu

2011ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
TORONTO. RIM Research in Motion enpresak iragarri du bere 19.000 langileetatik 2.000 botako dituela. Blackberry sakelako telefonoen egileak kostuak txikitu nahi ditu, arazoak dituelako Appleren eta Googleren produktuekin lehiatzeko. Akzioaren erorketarengatik kexu dituen inbertitzaileei ere erantzun nahi diote kaleratzeekin. 2008an baino bost aldiz gutxiago balio du orain RIMek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.