Kontzertua blindatzea bezain zaila dago burtsan kotizazioak babestea. Greziari babesa emango zaiola dirudien arren, Kontzertu ekonomikoari lez, benetako praktikan hori nola hezurmamitzen den ikusi behar da. Eta Gaztela-Leon edo Errioxa batzuk ikusten dituzte inbertsiogileek, euroa 1,36ra jaitsi eta errenta aldakorra saltzeari ekin diotenerako. Santander %2,76ko jaitsieren helegitez eraso zuten eta %1,6na pasakoak izan ziren BBVA eta Edurnezuriren kasuan ere. 2.638 milioiren salerosketarekin ez zen ziurtasun edota sendotasun handirik nabaritu: Bolsas y Mercados, Arcelor eta Tecnicas Reunidas %1,7na pasa igo ziren bai, kontrara, %3na pasa galdu zuten FCC eta Iberiak eta %2na pasako galerak izan zituzten dozena bat akziok. Iberdrola eta Renovables filialak ere %1na pasa galdu zuten eta Gardoki kalekoen akzioa 5,81 euroan dago. Greziari emandako laguntzaz zalantzak daude; kontzertuaren kasuan lez. Itxaron eta ikusi.
SIBE. Iaz 32.298 milioiren dibidenduak banatu zituzten SIBEn salerosten diren enpresek euren akziodunen artean; krisiak krisi, aurreko urtean baino %15 gehiago da hori. Endesak (-%1,36) banatu 4.500 milioiren ezohiko dibidenduak eragin du, hein handi batean.
Kutxa automatiko andana du Euskal Herriak. Proportzioan, Europako beste hainbat herrialdeetan baino gehiago. Brasilen, 11.000 kutxazain partekatuko dituzte bertako hiru banku nagusiek, Santander, Bradesco eta Banco do Brasilek. Bide bat.
Blindatu ezinik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu