Blokeoak eta okupazioak handitzen ari dira Ipar Euskal Herrian

Biriatun A-63 autobidea blokeatu dute, ezantza garraiatzen duten kamioiak Ipar Euskal Herrira sar ez zitezen

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2010eko urriaren 23a
00:00
Entzun
Mugerren (Lapurdi) trenbideetako salgaien garraio zentroa eta Biriatun (Lapurdi) A-63 autobidea. Ekonomiaren blokeatzeko toki estrategikoak hautatu zituzten atzo ere. Biriatun, Hego Euskal Herritik eta Espainiatik Ipar Euskal Herrirantz zebiltzan kamioiak blokeatu zituzten bi ordu eta erdiz, eta, ondorioz, 30 kilometroko auto ilarak izan ziren. Helburua, erregaien hornitzea oztopatzea.

Oldartu eta Erretreten aldeko kolektiboetako 50 bat kidek haien ibilgailuak kamioientzako ordainlekuetan jarri eta bertan egon ziren 14:30ak arte, prefetak bertan zirenen kanporaketa agindu arte. Hortik Miarritzeko (Lapurdi) herriko etxera joan ziren, bertako auzapeza, Didier Borotra, senataria baita, eta erreforma hori bozkatzera deitua da hura ere.

Salgaien garraioak ere bai

Baionako langileen arteko biltzar nagusian erabakirik, Mugerrekotrenbideetako salgaien garraio zentroa ere blokeatu zuten 200 bat lagunek.

Era berean, Baionako SNCFko langileek greban daude oraindik; Hendaiakoek, haatik, asteburuan lanera itzultzearen alde bozkatu dute. Datorren astean jarriko dira berriz protestan.

Frantziako Gobernuak ez du atzera egin nahi. Hori dela eta, blokeok jarraituko dute ondoko egunetan. Mobilizatua den Dominika Dagerrek dioenez, borroka molde «berri» hau baliatuz «eragin nahian» direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.