Bizi-bizi segitzen du Banca Nazionale di Lavoroz (BNL)jabetzeko saioa. BBVAk osorik erosi gura du Italiako banku hori eta hautsak harrotu ditu iragarpenak. Europako Batzordeak gertutik aztertuko du eskaintza, lehiarako arauak errespetatzen dituen edo ez ikusteko. Bestalde, bankua eskuratzeko saioei utzi diete BBVAren lehiakideek, eta gora egin dute BNLren akzioek.
Atzo, %5,19 igo ziren. BBVArenak, aldiz, jaitsi egin ziren, han eta hemengo inbertsiogileek BNL erosteko eskaintza publikoa beste begi batzuekin ikusten duten seinale. Italiako bankuko sindikatuek ontzat eman dute. Aldiz, herrialde horretako Banku Zentraleko zuzendarien oniritzia jaso beharko du, aurrera egingo badu.BBVAk jada aukeztu du BNL erosteko dokumentazioa eta esperoan dago. Izan ere, Italiako erakundeek ez ezik, Bruselak ere zorrotz aztertuko du eskaintza. Finantzen sektoreak egonkortasuna ez galtzea dauka helburu.
BNL erosteko eskaintza zorrotz aztertuko du EBk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu