BURTSA

Boliviarren San Fermin

Joseba Barandiaran Andueza.
2003ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Japoniako eta Alemaniako zor publikoaren azken enkanteetan erosle falta izan da. Ondorioz, epe luzeko interes tasak igo egin dira. Errenta finkotik dirua ihesean ikustea ez da ohikoa. Bilbon boliviarrek San Fermin ospatzea bai: udaltzainengandik ihesi korrikaldiak egiten dituzten bezala aldegin du diruak errenta finkotik ere. Errenta aldakorra ez da erakargarriegia une honetan; ziurgabetasuna handia da. San Ferminen babespean ere, diru beldurtiak lasterka egingo du badaezpada. Baina nekez burtsarantz. AEBetan jaieguna izaki, erreferentzia falta izan zuen atzo gure merkatuak eta salerositakoa 800 euroren bueltan ibili zen. Duisenbergek argitu du interes tasaren jaitsierarik ez duela aurreikusten. Aldaketak txikiak izan ziren akzio nagusietan eta, indizearen bilakaera, laua. Urte erdiko mozkinak begiratzeko unea da. Ibex-35eko onena, Prisa (+%6,64) izan zen.

FRANCE TELECOM: (%1,29) eta bertako ehun mila funtzionari arazo handi samarra dira Eliseoarentzat. %54 berea du Frantziako estatuak baina Europako arauak lehia eta kudeaketa pribatua handitzearen ildotik doaz.
Commerzbank bankuak (-%0,49) saldu egin du Deutsche Boursen zuen %4. Batetik, bankuen euren egoera txarra delako; bestetik, burtsaren beraren negozioa ere asko jeitsi delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.