'Bolsa de Bilbao'

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko irailaren 26a
00:00
Entzun
Bizkaiko Zubia euskaraz bisitatzea gazteleraz bisitatzea baino garestiagoa denez, titulua gazteleraz ematea otu zaigu, krisi garaian kostuak murrizteko. Krisi garaian maximoak murriztea otu zitzaien txerritxo ehiztariei eta, Bizkaiko zubikoak baino zentzu gehiago badu, Bilboko burtsaren kasuan. AEBetako etxebizitza merkatuan, berrien salmentak atzo eta bigarren eskukoenak bezperan, uste baino datu kaskarragoak izan dira. Zubi eskegi bat bezain mantso eraikitzen da ekonomiaren indarberritzea. Astean %1,13 galdu du Ibex-35 (-%0,45) indizeak, atzo 1.780 milioiren salerosketa izan ostean. Kapitalizazio (balio) handieneko akzioek, blue chip-ek, gorabehera txikiak izan zituzten; %0,4na pasa galdu zuten BBVA eta Edurnezurik. OHL eta ArcelorMittalek, aldiz, %3na pasako galerekin amaitu zuten astea. Urteko hirugarren hiruhilekoa ere amaitzear den honetan, mozkin berrien garaiak finkatuko du indizeek hitz egingo duten hizkuntza.



Zeltia(+%34,94) Galiziako bioteknologia enpresaren akzioak %33 irabazi du azken astean, atzoko kurrinkak zirela medio: EMEA Europako Botika Agintaritzak Yondelis botika merkaturatzea baimendu ostean gertatu da hori. Akzioa 4,83 euroan da.



Espainiako finantza erakundeek 46 mila milioiren higiezinak eurenganatu dituzte azken urtean, duela urtebete halako lau. Kontrara, BBVAk (-%0,45) 950 bulego saldu dizkio Deutsche Banken higiezin funtsari, 1.250 milioian.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.