SINDIKATUAK

Bordeleko Auzitegiak ontzat jo du enpresa txikietako hauteskundeetan LABen hautagaitza baliogabetzea

CGT sindikatuak helegitea jarri zion sindikatu abertzalearen hautagaitzari.

LAB sindikatuaren agerraldia, uztailaren 13an. ISABELLE MIQUELESTORENA
2016ko abuztuaren 4a
07:27
Entzun

Enpresa txikietako sindikatu hauteskundeetara LABek aurkeztutako hautagaitzari helegitea jarri zion CGT sindikatuak, eta Bordeleko Auzitegiak onartu egin du. Epaitegian aurkeztutako salaketak dio LABek ez duela sindikatu profesional estatusa betetzen, euskarari garrantzia emanez elebitasuna hobesten duelako, eta sindikatu independentista gisa aurkezten delako. CGTren arabera, bi ideia horiek "ez datoz bat balio errepublikanoekin". LABek helburu politikoak dituela gaineratu zuen idatzian, eta ez dituela "esklusiboki" langileen eskubideak defendatzen.

Eñaut Aramendi LABeko ordezkariak BERRIAri azaldu dio Kasazio Auzitegira joko duela sindikatuak. LABek langileen alde lanean jarraituko duela berretsi du, eta ziurtatu modu batean edo bestean hauteskundeetan egongo direla.

Lan ikuskaritzak onartu egin zuen LABen hautagaitza, eta orain atzera botatzea harrigarritzat jo du; "prozedura bitxia" iruditu zaio. Enpresa txikietako hauteskundeak azaroaren 28tik abenduaren 12ra iraganen dira. Horregatik, prozeduraren epeak "aski fite" joango direla uste du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.