•Zer dira Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako Erakundeak (BGAE)? Pentsio sistema publikoak osatzeko helburua duten erakundeak dira. Gizartearen zahartzeak etorkizunean egungo sistema publikoen eskuzabaltasuna mugatuko duen ustean oinarritzen dira.
•Zeintzuk dira ezaugarri nagusiak? Borondatezko sistemak dira, eta, hasiera batean, ez dituzte sistema publikoak ordezkatzeko helburua, osatzeko baizik. Kudeaketa pribatua dute, eta kapitalizazio sistema bat erabiltzen dute. Bazkideen ekarpenak pilatzen dira, eta diru hori itzuliko zaio erretiratzerakoan, horri esker lortutako interesak gehituta. Alegia, egindako ekarpenaren araberako osagarria lortuko du langileak beharra uzterakoan.
•Zertan ezberdintzen dira pentsio planetatik? Araba, Bizkai eta Gipuzkoan gizarte aurreikuspeneko sistema propioa eratu da, eskumen esklusiboak dituelako. Araudi eta lege propioak dituen sistema da, helburuan antzekoa bada ere.
•Zeintzuk dira BGAE mota nagusiak? Banakako planak pertsona ororen esku daude, eta finantza erakundeen bidez kudeatu ohi dira. Enpleguko BGAEak negoziazio kolektiboan lortutako akordio bidez sortzen dira. Nominaren edo soldata hazkundearen parte bat BGAEra bideratzen dute enpresak eta langileak.
•BGAEra ekarpena egiteak ondorioak ditu? Erretirorako aurreztea ez ezik, urteko errenta aitorpenean desgrabatzeko aukera ematen du. Asko jota 8.000 euroko ekarpena desgrabatzea posible da urtero.
Borondatezko Gizarte Aurreikuspenaren eredua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu