BORTZIRIAK, BURUA ALTXATU NAHIAN

2010eko apirilaren 23a
00:00
Entzun
Ia 500 lagun atera dira kalera, Bortzirietan, eskualdea zulotik ateratzeko neurriak eskatu eta lanpostuak defendatzera. 1.200 lagun baitaude lanik gabe eta 2.000 langiletik gora erregulazioan. Arantza, Bera eta Etxalarko udalek deituta, bi orduz lan egiteari utzi diote eskualdeko denda, taberna eta enpresa txikien hiru laurdenek. Enpresa handietan oihartzun txikiagoa izan du deialdiak. Elkarretaratzeak egin dituzte herri guztietan, eta manifestazioa Beran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.