Frankfurterako bost hegaldi bertan behera geratu dira gaur Loiuko aireportuan (Bizkaia), Lufthansa enpresako langileen lanuztea dela eta. Lau eguneko greba hasi dute gaur langileek, soldata areagotzeko eta lan baldintzak hobetzeko. Aenaren arabera, gaur hegaldi bakarra izan da Frankfurt eta Loiu artean, 06:30ean Loiutik irtendakoa.
Litekeena da hurrengo hiru egunetan ere antzekoa izatea egoera, ez bada okerragoa. Frankfurterakoak ez ezik, Dusseldorferako, Municherako eta Stuttgarterako hegaldiak ere Lufthansa enpresak ematen ditu, eta datozen egunetan arazoak izango dituzte hegaldi horiek. Gaur ez zen hiri horietarako hegaldirik.
GREBA
Bost hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Lufthansa enpresako grebaren eraginez
Alemaniako hegazkin konpainiako langileek lau eguneko lanuztea hasi dute gaur. Egunean sei hegaldi egiten ditu konpainia horrek Loiu eta Frankfurt artean, eta bakarra izan da gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu