EKONOMIA

Bost urteko zigorra ezarri diote Falcianiri

Espioitza ekonomikoa egitea leporatzen diote HSBC bankuko informatikari ohiari.

Herve Falciani, urriaren 28ko irudi batean. JEAN-CHRISTOPHE BOTT / EFE
2015eko azaroaren 27a
11:06
Entzun

Suitzako Zigor Auzitegiak ezarr idio zigorra Herve Falcianiri. Hura, ordea, Frantzian dago, eta bertatik ezin dute estraditatu; hortaz, ez dirudi oraingoz zigor hori beteko duenik.

Urriaren 12rako deitu zuten deklaratzera, baina, agertu ez zenez, atzeratu egin zuten epaiketa, azaro hasierara. Orduan abiatu zuten haren aurkako epaiketa Bellizonen, Suitzan, nahiz eta Falciani bera auzitegira ez agertu. Falcianik iragarria zeukan deklaratzeari uko egiteko premisa, ez zuelako baldintza askirik ikusten "bidezko" epaiketa bat egiteko.

Falcianik HSBC bankuak milaka bezerori zergak saihesten lagundu ziela azaleratu zuen 2009an. Hark ebatsitako artxiboetan oinarrituta taxututako zerrendak mundu osoan harrotu zituen hautsak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.