Botin: «Berriro ordainduko nieke»

Erredakzioa
2005eko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Emilio Botin Santander bankuko presidenteak ukatu egin zuen atzo Jose Maria Amusategi eta Angel Korkostegiri kalte-ordainak eman zizkiela bankuko gidaritzan bakar-bakarrik geratzeko. Bere aurkako epaiketaren bigarren egunean, Botinek ziurtatu zuen Amusategiri eta Korkostegiri ordaindutakoa (150 milioi euro) zegokien erretiroa zela. «Gaur erabaki beharko banu, berriro ordainduko nieke», gaineratu zuen.

Fiskalari eta defentsako abokatuei erantzunez ez zien akusazio partikularraren galderei ihardetsi, Botinek deklaratu zuen Amusategiren erretiroa erabaki zutela Santander eta Central-Hispano bankuek bat egin zuten egunean bertan. Korkostegik, berriz, «oso nekatuta» zegoelako utzi zuen, «bere kabuz», banku berriko kontseilari ordezkari kargua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.