Botinek esan du

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Radioak esan du» garai bateko sineskeria zen. Egun, «Botinek esan du» moduko batek ordezkatua: krisiaren latzena pasatu omen da, ez dakigu Santander bankuaren emaitzentzat (+%4,99) edota Espainiako ekonomiarentzat. BBVA ere (+%3,66) kutsatu zuen iragarpenak, baina Espainiako banku gorriak San Nikolas plazako urdinak halako bi balio du jada. Eta tamainak axola du; bai behintzat indizeak bultzatzeko garaian: Ibex-35 (+%2,1) nabarmen goranzko bidean kokatu zuten bankuok, eta Gas Natural, Gamesa eta Accionak ere bai, %5na pasa igota. Aurten %24 galdu du, ordea, indizeak, eta Arrigorriagara joan beharrik gabe dakigu berri txarrak nagusi direla. Wall Street zalantzakor agertu zen; ez alferrik, AEBetako lau estatutik batean %10etik gorakoa baita langabezia. Hileko hirugarren barikua izaki, geroko eta aukeren epea bete zen, eta salerosketa nabarmen handiagoa eragin zuen horrek: 3.351 milioirena, Ibex-35eko akzioetan.



Air France. Air France-KLM aire garraio konpainiak (-%0,64) ez du ukatu Le Parisien egunkariak argitaratutakoa: hiru mila lanpostu era ez traumatikoan kentzea posible ikusten du Gourgeonek, ehun mila lanposturen artean %3 asko ez dela argudiatuta.



Credit Agricole. Credit Agricole Frantziako bankuak (+%1,62) urtebeteko epean Espainiako Bankinterren (-%1,13) %30 arteko partaidetza bereganatzeko baimena lortu du Espainiako Bankutik. Aurten 5,5 euroan egon da Bankinter; 8,8 euroan dabil egun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.