Bozketa bidez erabakiko dute Funveran greban jarraitu bai edo ez

LABek langileei eskatu die galdeketan ez parte hartzeko; ELAren jarrera gaitzetsi du

Erredakzioa
Iruñea
2010eko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Astelehen goizean bilduko dira Funverako langileak enpresan. 10:00etarako daude deituta, orduan hasiko baita greban jarraitu bai edo ez erabakitzeko bozketa. LABek langileei eskatu die ez parte hartzeko, «beldurrak eta mehatxuek bultzatutakoa baita». Abenduaren 2an hasitako protestarekin jarraituz gero bezerorik onena galduko dutela ohartarazi die enpresak.

Bi ordezkari ditu sindikatuak langile batzordean, eta gainerako zazpiak ELAkoak dira. Sindikatu horren jarrera gaitzetsi du LABek. «Enpresa urduri jarri da, eta ixteko mehatxua egin du. ELAk jaramon egin dio, eta langileei eskatu die greba uztearen alde bozkatzeko».

Enpresak proposatutako neurriak ez direla aski uste du LABek. «Lau txandakako kontratuak egingo dituztela esan dute, baina, itunaren arabera, dagoeneko eginda egon behar zuten. Bigarren puntua da norbait kontratatu behar duenean kaleratutako langileak hartuko dituela». Sindikatuak ohartarazi du greba amaitzea kaleratutako 47 langileak «alde batera uztea» dela, eta gaineratu du akordio baten aitzakian ezin zaiola «borroka egiteari utzi».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.