Brasilen 20 urterako kontratua sinatu du CAFek
DONOSTIA. CAFek beste kontratu mamitsu bat sinatu berri du, oraingoa Brasilen. Beasaingo tren fabrikatzaileak 36 tren egin beharko ditu Sao Paulorako eta haien mantetze lanez arduratu beharko du datozen hogei urteetan. Trukean, datozen bi hamarkadetan, urtean 78 milioi euro jasoko ditu, 1.560 milioi euro osatu arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu