Ekonomia

Bravo Irungo Ogasun bulegoko zuzendari ohiak gaur irten du kartzelatik, bermea ordainduta

Ordubietan irten du Martutenetik, haren senideek 400.000 euro bildu ondotik. Hilaren 26an epailearen aurrera joan beharko du, ustez iruzur egiteagatik.

2007ko ekainaren 12a
14:19
Entzun
Jose Maria Bravo Irungo (Gipuzkoa) Bulegoko zuzendari ohia kalean da gaur ordubietatik, orduan irten duelako Martuteneko (Donostia) espetxetik, bermepean. 23 egunez egon da kartzelan, ustez iruzur egiteagatik, eta haren senideek 400.000 euroko bermea bildu ondoren irten du handik. Berme horixe jarri zion Almudena Ovejero epaileak kartzela behin-behinean saihesteko.

Maiatzaren 18an atxilotu zuten Bravo, Irunen Urdanibia kalean duen gestorian lanean ari zela. Ertzainek Irungo Epaitegira eraman zuten, baina ez deklaratzeko eskubideari heldu zion, eta espetxeratzea agindu zuen epaileak. Fiskaltzak 1995 eta 2004. urteen artean diru publikoa modu jarraian bidegabe erabiltzea eta dokumentu ofizialak modu jarraian faltsutzea leporatzen dizkio Bravori.

Harekin batera, Maria Rosa Cobos, Pilar Gracenea eta Pedro Maria Atristain ere inputatuta daude, eta epaileak laurei milioi bat euroko bermea jarri die ustezko iruzurretik erator daitezkeen ardura zibilei aurre egin ahal izateko. Horretaz gain, hilaren 26rako deitu ditu laurak, deklara dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.