petrolioaren prezioa
Brent upela 46,25 dolarretara iritsi da, inoizko preziorik garestienera
Europan petrolio upelaren erreferentzia den Brent upelak bere historia osoko preziorik altuena izan du gaur Londresko merkatuan. Analisten iritziz, Irakeko egoera, Nigeria hegoaldean hedatzen ari den ezegonkortasuna, Saudi Arabian izaten ari diren istiluak eta Karibeko ekaitz tropikalak dira petrolio upelaren garestitzearen arrazoiak. New Yorkeko merkatuan, Texasko upelak ere bere historiako preziorik altuena lortu du: 49,64 dolar.
Prezioaren igoerak ez du etenik, nahiz eta euroaren sendotasunak Europan petrolio garestiaren kalte ekonomikoak nolabait arindu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu