PETROLIOA

Brent upela 51 dolarrera iritsi da, hornidura arazoen ondorioz

AEBetako petrolio biltegien datuak uste baino txarragoak izan dira

Erredakzioa
DONOSTIA
2004ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Petrolio merkatuen urduritasuna ez da eten. Atzo eguerdian,Brent upelaren abenduko kontratua 50,98 dolarretan salerosi zen Londresen. Ipar hemisferioan negua iristear da etaurtaro horretan erregaien hornidura etengo den beldur jarraitzen dute salerosleek. New Yorken Texas petrolio arineko upelak astelehenean marka historikoa lortu eta gero (55,58 dolar), atzo 54,78dolarrera ailegatu zen.

Atzokoan, Ameriketako Estatu Batuen petrolio erreserbek eragin zuten kezka. Iragan astean berogailuetako gasolioaren biltegiek 1,9 milioi upel gutxiago zituzten eta 1,2 milioi baino ez ziren berritu. Distilatutako petrolioaren inbentarioak, berriz, iaz baino %10 gutxiago dituzte. Guztira, 279 milioi petrolio upel dituzte Estatu Batuek erreserban, iragan urtean baino %3,8 gutxiago. Adituek aurreikusitakoa baino datu txarragoak izan ziren atzokoak. Beste herrialdeetan ez dirudi biltegiak gainezka daudenik. Japonia munduko hirugarren kontsumitzaile handiena eta Alemanian erreserben eskasia handia omen da eta Europako Batasunak ohartarazi du neurriak hartu behar direla, aurten prezioak %60tik gora igo eta gero ekonomian ondorioak izango dituelako. «Inbentarioak jaitsi egin dira eta negua gerturatzen ari da. Merkatuek gorantz egiteko osagai guztiak daude», adierazi zuen atzo Mitsubishi taldeko aditu Tony Nunanek.Bestetik, Jukos petrolio taldearen Juganskneftegaz filiala enkantera aterako du Errusiako Gobernuak. Iturri ofizialen arabera, hasierako prezioa4.000 milioi dolarrekoa izango da, Dresdner Kleinwort Wasserstein banku alemaniarrak egindako balorazioaren herena hain zuen. Finantza erakundeak 10.400 milioi dolarretan baloratzen du eta Jukos taldearen arabera, filialaren balioa 30.000 milioi dolarrekoa da. Gainera, arazooi Irak iparraldean Ceyhango petroliobideak jasandako erasoa gaineratu behar zaio. Sabotajeak petrolioaren esportazioak eten ditu eta albisteak egonezina sortu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.